Búsqueda por País:
 
 
A.R.I. (Aloj. Rural Independiente) Nº 69 (Can Xargay ®) Versión para Imprimir
Can Xargay ®

Nº Reg. Oficial: PG-205
Precio:  Consultar web
Tipo Establecimiento: A.R.I. (Aloj. Rural Independiente)
Plazas: 10 a 16
Habitaciones: 8
Tipo de Alquiler:  Casa Completa
Dirección: Veïnat de l´Església de Mata
                 17846 Porqueres
                 (Gerona) España
Teléfono(s): 699016530  972574051
 
 
Visita su Web Contacta por e-mail
  Descripción
Can Xargay XI. mendeko baserri xarmangarria da Mata izeneko herrian kokatua, Banyoles-eko aintziratik 2 km.ra, Garrotxa Sumendi Eremuko Natur Parketik 15 km.ra, Costa Bravako hondartzetatik 35 km.ra, eta Bartzelona hiritik 115 km.ra.
Etxetik oinez joan daiteke jatetxe eta dendetara.
Bikaina da lagunekin egun batzuk pasatzeko, familiarekin elkartzeko, ospakizunak, urtemugak… edo, besterik gabe, atseden eta lasaitasun egun batzuk pasatzeko.
Etxearen kokapen bikainak aukera ematen du hainbat ibilbide oinez edo bizikletaz egiteko aintzirara eta natur-interesekoak izendatutako inguruetara. Edo nahiago baldin baduzue, txandoak egin ditzakezue Girona probintzian zehar, Gironako eskualde desberdinen erdigunean baikaude.
  Servicios
Etxea osorik alokatzen da (osorik alokatzen den landa-etxea) 10/16 pertsoneko taldeentzat, plaza-kopurua handitzeko posibilitatearekin. Masiak 8 gela bikoitz ditu –gela bat elbarrientzat egokitua da– 6 bainugela oso, sukaldea erabat ekipatua, egongela telebista, DVD eta aire girotuarekin, irakurtzeko gela, tximini handi bat, jolas gela eta etxe-sarrera handia. Lorategian badaude zabuak, estalpea, barbakoa eta mahaia, aire-librean bazkaltzeko bikaina.
Igerileku pribatua du hidromasaje-aparatuarekin, zuek bakarrik erabiltzeko, inorekin partekatu beharrik gabe.
Osasuna, Edertasuna eta Ongizatea: Can Xargayk zentzumenen mundura hurbiltzen zaitu eskaintzen dituen terapia erlaxagarrien bitartez. Denbora gelditzen dela irudituko zaizu, eta zentzumenek, sentsazioen mundu exotiko batera eramanen zaituzte. Zerbitzu guztiak goi mailako titulua duen profesional batek eskainiak dira Can Xargayko wellness gelan. Erabiltzen diren produktu guztiak naturalak dira.
ADSL konexioa eta WIFI doan.
  Cómo Llegar
Atera AP-7 autopistaren 6. irteeran.
Banyoles-Olot norabidea.
Badaude 9 km. errepide zabalduan (C-66), beti Mata - Banyoles Sud norabidean.
Errepide zabaldua bukatu ondotik egin beste 2 km. Mata-Banyoles Sud (C-150a) norabidean. Mata herrian sartuko zarete, Porqueres udalerrian.
Lehenbiziko semaforoan, biratu eskuinera (bada bideseinale bat jartzen duena Església de Mata) eta gero, lehen bidegurutzean biratu ezkerrera.
Lehendabiziko etxea da Can Xargay. Norabide debekatuko bideseinalearen aldean dago.

Adaptado Minusválidos
« Volver Atrás Para ver Información Turística ->PULSE AQUÍ
 
 
Inicio Alta Propietarios Tarifas Propietarios Información Turística Quienes Somos Aviso Legal

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí

2017 TurismoRural Internet S.L.
info@ecoturismo.com